Kaserna (iz.):
1. Kuartela, gudaletxe
2. Borda, etxola
Kaserna 2020an Bizkaian sortutako taldea ara. Talde berria bai, baina ez hutsetik hasten dena, errautsetatik baizik. Mr Pongo proiektuaren errautsetatik, hain zuzen.
Mr Pongo taldeak izandako taldekideen aldaketa eta berritzearekin, garapen musikal eta lirikoa nabaria izan zen. Soinu rockeroagoa, reggae, funk edo elektronikaren eragina oztondu gabe, eta ahotsetan hip hopa nagusi delarik. Hauek izan dira proiektu honen sorrera hauspotu duten arrazoi nagusiak.
Beraz, Kasernaren proposamenean fusio dantzagarri eta energikoa topatuko dugu, letra kritiko eta aldarrikatzaileekin jantzirik. Estatu Batuen inperialismoa edota komunikabide nagusiei zein indar polizialei kritika dira jorratutako gaietako batzuk. Baditugu ere lagunarteko giroa edota musikari izateak dakartzan sentsazioak adierazten diztuzten kantuak.
Kasernak zuzeneko txukuna eta landua daukagu oholtza gainean, grina eta indarra isladatuz momentu oro. Nagusiki euskeraz eta gazteleraz garatutako hitzetan erreferentzia historiko eta kulturalak nabarmenak dira, sakontasuna inprimatuz kontatutakoari.
Alemanieraz “Kaserne”, “Caserna” gazteleraz, frantsesez “Caserne”… Euskarazko Kaserna hitzak europako beste hizkuntzekin sustrai etimologikoa gorde eta esanahi bikoitza dauka, kuartela edo guardetxea alde batetik, baina baita etxola edo borda, bestetik. Eta horra proposatzen dugun lehen hausnarketa, izan ere, berba bakarrak esanahi kontraesankorrak ditu: alde batetik errepresioa, isolamendua, biolentzia… bestetik maitasuna, babesa, komunitatea… Azken finean, nabaria da gure baitan etengabeko borrokan dirauten kontzeptuak direla. Euren arteko balantze armonikoak erronka amaigabea suposatzen du.
Kaserna hurrengo zazpi kideek osatzen dugu:
Ahotsa: Markel Fuentes
Gitarra: Iker Arana
Baxua: Urtzi Moreno
DJ: kimosoundz
Saxoa: Mikel Fernandez
Bateria: Bittor Meabe
